22. HILABETEKO IRUZKINA > 2011ko Otsaila
> 2011ko Otsaila
PERTSONAKO BPG GIPUZKOAN ETA EUROPAR BATASUNEAN >
Gipuzkoan pertsona bakoitzeko BPGa 30.278 euro da, eta azken hamahiru urteetan bikoiztu egin da
Gipuzkoan pertsonako BPGa 30.278 eurotan kuantifikatu zen 2009 urtean, Eustatek egindako balioespenen arabera. Azken urteotan adierazle hau izugarri hazi da, eta baldintza arruntetan, 1996ko balioa bikoiztera iritsi da; hain zuzen ere, urte horretan balioa 15.195 eurora iritsi zen. Azken hamahiru urteotan Gipuzkoako biztanleriaren batez besteko errenta bikoiztearekin batera, kontsumoprezioak % 43 hazi dira, eta ondorioz, errentaren igoera erreala % 39an balioetsi daiteke. Hau da, % 3ko batez besteko hazkunde erreal iraunkorra azken hamahiru urteotan. Gipuzkoako biztanleriaren aberastasun eta ongizatearen hazkundea moteldu egin da azken bi urteotan, ekonomia-krisiak nazioarteko produkzio-ehunaren eta enpresa gipuzkoarren gainean izandako eraginaren ondorioz. Hain zuzen ere, 2008 urtean, biztanle bakoitzeko BPGa % 0,7 igo zen eta 2009 urtean % -5,2 egin zuen atzera. Biztanle bakoitzeko BPGaren hazkundea Gipuzkoako biztanleriaren aurrerapen arin bati lotuta dago, izan ere, epe horretan biztanle kopurua % 4,4 hazi zen.
Gipuzkoako per capita BPGa Urtea 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009
Euro 15.195 16.241 17.772 19.175 20.667 21.901 22.797 24.038 25.630 27.250 29.637 31.714 31.951 30.278
Iturria: Eustat
22. HILABETEKO IRUZKINA
Aldaketa % 7,1 6,9 9,4 7,9 7,8 6,0 4,1 5,4 6,6 6,3 8,8 7,0 0,7 -5,2
> 2011ko Otsaila
>
2008an, Europar Batasunean pertsona bakoitzeko BPGa 25.100 euro zen, eta estatu kideen arteko desberdintasunak nabarmenak ziren
Eurostatek berriki (2011ko otsaila) Europako 271 eskualdeetan biztanle bakoitzeko 2008 urteari dagokion BPGaren inguruko argitalpena kaleratu du, eta horren arabera, Batasunean biztanle bakoitzeko batez besteko BPGa 25.100 euro da. Estatu kideen arteko desberdintasunak oso handiak dira. Horrela, Luxenburgon biztanleko BPGa Batasuneko batez bestekoaren % 324 da, Danimarkan % 169, Holandan % 145, Suedian % 143 eta Finlandian % 139. Honako hauek dira biztanleko BPG baxuena duten estatuak: Bulgaria (Batasuneko batez bestekoaren % 19), Errumania (% 26), Polonia (% 38), Lituania (% 38) eta Letonia (% 41). Horrenbestez, bost estatu pobreenen eta bost aberatsenen batez bestekoaren harremana 1etik 5,7 artekoa da. Biztanleko BPGa EB-27an eta bere estatu kideetan 2008 urtea
Estatuak EB-27 Luxenburgo Danimarka Irlanda Herbehereak Suedia Finlandia Austria Belgika Frantzia Alemania Erresuma Batua Italia Espainia Zipre Grezia Eslovenia Portugal Txekiar Errepublika Malta Estonia Eslovakia Hungaria Letonia Lituania Polonia Errumania Bulgaria
Euro 25.100 81.200 42.500 40.500 36.300 36.000 34.800 34.000 32.200 30.400 30.200 29.600 26.200 23.900 21.800 21.100 18.400 16.200 14.200 14.100 12.000 11.900 10.600 10.200 9.600 9.500 6.500 4.700
EB-27aren batez bestekoa=100 323,5% 169,3% 161,4% 144,6% 143,4% 138,6% 135,5% 128,3% 121,1% 120,3% 117,9% 104,4% 95,2% 86,9% 84,1% 73,3% 64,5% 56,6% 56,2% 47,8% 47,4% 42,2% 40,6% 38,2% 37,8% 25,9% 18,7%
Iturria: Eurostat
22. HILABETEKO IRUZKINA 3
> 2011ko Otsaila
>
Europako eskualdeetan biztanleko BPGa Europar Batasunaren batez bestekoaren % 28aren (Bulgariako Severozapaden eskualdea) eta % 343aren (Inner London) artean dago
Europako eskualdeen sailkapenaren lehen tokian Inner London eskualdea dago, eta Batasuneko per capita BPGaren % 343 du (erosketa berdintasunaren arabera). Jarraian, Luxenburgo (279), Brusela hiriburua (216), Groningen (198) eta Hanburgo (188) daude. Oro har, produkzioaren arabera aberastasun handiena duten eskualde askok jarduera ekonomikoen kontzentrazioaren eta norberak bere estatuan duen hiriburutzaren ondorioz jasotzen dute. Hau da, euren jardueraren zati bat beste eskualde batzuetan bizi diren biztanleek sortzen dute; horiek, nukleo ekonomiko eta administratibo horietara hurbiltzen dira jarduera garatzera. Modu horretan, biztanleko produkzio handiena duten hamar eskualdeen artean, zortzi euren estatuetako hiriburuak dira.
Biztanleko BPG handiena duten hogei eskualdeak 2008 urtea, erosteko ahalmenaren berdintasunaren arabera
Rankinga 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 --
Eskualdea (NUTS2) Inner London Luxemburgo Bruxelles Capitale/Brussels Hoofdstad Groningen Hamburg Praha Île de France Stockholm Bratislavský Kraj Wien Oberbayern Breman Utrecht North Eastern Scotland Darmstadt Berkshire, Buckinghamshire & Oxfordshire Noord-Holland Hovedstaden Southern & Eastern Åland Salzburgo GIPUZKOA 20+ BATEZ BESTEKOA
Estatua Erresuma Batua Luxenburgo Belgika Herbehereak Alemania Txekiar Errepublika Frantzia Suedia Eslovakia Austria Alemania Alemania Herbehereak Erresuma Batua Alemania Erresuma Batua Herbehereak Danimarka Irlanda Finlandia Austria España -------------
EB-27aren batez bestekoa=100 343 279 216 198 188 172 168 167 167 163 162 158 157 157 156 154 152 152 148 145 142 139 180
Iturria: Eurostat
22. HILABETEKO IRUZKINA 4
> 2011ko Otsaila
Beste muturrean, Bulgariako eta Errumaniako eskualdeak per capita BPGaren azken lekuetan kokatzen dira. Baldintza ekonomikoen arabera egoera txarrenean dauden hamar eskualdeen artean, Bulgariako bost eskualde, Errumaniako lau eta Poloniako bat daude. Eskualde horien aberastasuna Batasuneko batez bestekoaren % 40aren azpitik kokatzen da, eta Europar Batasuna osatzen duten lurralde desberdinen artean zein estatu kideak osatzen dituzten eskualdeen artean dauden desberdintasun handiak islatzen ditu.
Biztanleko BPG txikiena duten hogei eskualdeak 2008 urtea, erosteko ahalmenaren berdintasunaren arabera
Rankinga 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 --
Eskualdea (NUTS2) Severozapaden Nord-Est Severen tsentralen Yuzhen tsentralen Yugoiztochen Sud-Vest Oltenia Severoiztochen Sud-Est Podkarpackie Sud-Muntenia Lubelskie Észak-Magyarország Észak-Alföld Podlaskie Nord-Vest Warmińsko-Mazurskie Dél-Alföld Dél-Dunántúl Centru Swietokrzyskie 20- BATEZ BESTEKOA
Estatua Bulgaria Errumania Bulgaria Bulgaria Bulgaria Errumania Bulgaria Errumania Polonia Errumania Polonia Hungaria Hungaria Polonia Errumania Polonia Hungaria Hungaria Errumania Polonia -------------
Adierazlea (EB-27=100) 28 29 30 30 36 36 37 39 39 39 39 40 40 41 41 42 43 44 45 45 38
Iturria: Eurostat.
22. HILABETEKO IRUZKINA 5
> 2011ko Otsaila
>
Gipuzkoako per capita BPGa Europar Batasuneko batez bestekoa baino % 39 handiagoa da
Erosteko ahalmenaren berdintasunaren arabera (Eurostatek Estatuen deflatorea aplikatzen du: Espainiako prezioen maila Europar Batasunaren batez bestekoaren % 92 da), Gipuzkoako per capita BPGa Batasuneko batez bestekoaren % 139 da, 2008 urteko datuak kontuan hartuta. Europako eskualdeak erreferentzia gisa hartuta (NUTS-2 sailkapena; sailkapen honetan ez da Gipuzkoa sartzen), Gipuzkoa eskualdeetako sailkapenaren 22. lekuan kokatuko litzateke, Frantziako eta Espainiako eskualde guztien gainetik, Île de France eta Madriletik oso gertu dagoen eskualdea, nola Euskadi eta Nafarroa salbu.
22. HILABETEKO IRUZKINA 6
> 2011ko Otsaila
>
Informazio gehiago
Europar Batasuna: http://epp.eurostat.ec.europa.eu/cache/ITY_PUBLIC/1-24022011-AP/EN/1-24022011-AP-EN.PDF http://epp.eurostat.ec.europa.eu/portal/page/portal/product_details/publication?p_product_code=KS-HA-10-001
Gipuzkoa: http://www.eustat.es/elementos/ele0002100/ti_Biztanleko_BPGa_lurralde_historikoaren_arabera_Uneko_prezioa k_oinarri-urtea_2005__1980-2009a/tbl0002160_e.html#axzz1HJbljSRJ
22. HILABETEKO IRUZKINA 7